Branding lana Elkarlan Arkitekturarentzat
Adox Komunikazioan Elkarlan Bergarako arkitektura-estudioarentzat branding proiektua garatu dugu, helburu argi batekin: estudioaren arkitektura ulertzeko moduarekin bat datorren identitate koherentea, erraz identifikagarria eta sendoa eraikitzea.
Azterketa eta definizio estrategikotik abiatuta, estudioaren balioak —zorroztasuna, gertutasuna, funtzionaltasuna eta ikuspegi garaikidea— marka-sistema bisual sendo batean islatu ditugu. Emaitza hazteko prestatutako marka da: diskurtso argia duena, ukipen-puntu guztietan koherentzia mantentzen duena eta euskarri desberdinetara egokitzeko malgua dena.
Lanaren barruan identitate bisuala eta bere erabilera-irizpideak garatu ditugu, Elkarlanek eguneroko komunikazioa errazago kudeatzeko eta bezero zein kolaboratzaileen aurrean bere posizionamendua indartzeko oinarri sendoa izateko.
Egindako zerbitzuak
Marka-estrategia eta kontzeptua
Identitate bisuala (logotipoa eta sistema grafikoa)
Tonua eta komunikazio-koherentzia definitzea
Marka-aplikazioak eta erabilera-irizpideak







