Webgunea Elkarlan Estudioarentzat

Adox Komunikazioa-n Elkarlan Arkitektura Estudioa-ren webgunea diseinatu eta garatu dugu helburu argi batekin: presentzia digital garbia, garaikidea eta proiektuak erakustera bideratua sortzea, harremana erraztuz eta Bergaratik abiatuta estudioaren posizionamendua indartuz.

Webguneak egitura zuzena dauka —Hasiera, Taldea, Lanak eta Kontaktua— eta portfolioa tipologien arabera antolatuta aurkezten du (planeamendua, berrikuntza/eraberritzea, urbanizazioa…), bisitariak erreferentziak azkar aurki ditzan.

Proiektu-orri bakoitzean narrazio argia landu dugu (zer egin den eta zergatik), erritmo bisuala eta koherentzia zainduz, arkitektura bera protagonista izan dadin.

Egindako zerbitzuak

  • Edukien egitura eta informazio-arkitektura (atalak + nabigazioa)

  • Diseinu bisuala eta portfolioari begirako maketazioa

  • Web garapena eta proiektu-orriak

  • Kontakturako eta informazio korporatiborako integrazioa

  • Epe luzerako komunikazio koherente baterako oinarriak