1

Mapak

Mapa fisiko zein digitalen bitartez, turismo aktibo eta iraunkorra sustatzen dugu, ibilbide erakargarriak eta seguruak eskainiz ibiltari, txirrindulari edo familientzat.

⸻ Mapak

Ibilbide turistikoen mapak

Turistek eremu edo eskualde bat esploratzeko jarrai ditzaketen ibilbide eta bide nagusiak nabarmentzen dira. Ohikoak dira mendi-ibilietan, txirrindularitzan edo autoz eremu natural edo historikoetan.

Mapa hauek erreserba naturaletarako, parke nazionaletarako edo eremu babestuetarako diseinatuta egoten dira gehienetan, eta bidezidorrak, behaketa-guneak, kanpaldi-eremuak eta beste zerbitzu batzuk erakusten dituzte.

INFORMAZIOA ESKATU

Interesguneen mapak

Hiri edo eskualde bateko interes turistikoko gune nagusiak erakusten dituzte, hala nola monumentuak, museoak, parkeak, jatetxeak eta leku historikoak. Bisitaria leku garrantzitsuenetara bideratzeko helburuarekin eginak.

Batzutan mapa hauek gai zehatz batean zentratzen dira, hala nola ibilbide gastronomikoak, arte zirkuituak, arkitektura edo ardoa. Ezin hobeak dira beren interesetara bideratutako esperientzia pertsonalizatuak bilatzen dituzten turistentzat.

Beste kasu batzuetan, leku bateko historia- edo kultura-ondarea erakustera bideratuak, arkeologia-intereseko guneen, monumentuen eta eraikin historikoen deskribapenekin eta kokapenekin osatzen dira.

INFORMAZIOA ESKATU
2

Infografiak

Birsortze zehatzen bidez, iraganeko garaietara eramaten zaitugu, monumentu historikoak eta haien istorio liluragarriak berpiztuz.

Infografia bakoitzak ikusizko esperientzia paregabe batean murgiltzen zaitu, Erdi Aroko jauregiak berreraikitzetik hasi eta bertako hormak biltzen dituzten elezaharretaraino. Turismo historikoaren xarma ikasi, esploratu eta horretan murgildu nahi dutenentzat ezin hobea.

INFORMAZIOA ESKATU
⸻ Infografiak

Ilustrazio historikoak

Gure ilustrazio historikoek, historiaren magia ezagutzeko aukera eskaintzen dute. Erdi Aroko gazteluetan murgirdu, antzinako gotorlekuen eta noizbait inperioen bihotza izan ziren hirien distirak ezagutuz. Ilustrazio bakoitza arreta handiz birsortzen dugu monumentu horien urrezko garaira eramateko, xehetasun fidel eta handitasuna nabarmentzen duen ikuspegi artistikoarekin.

INFORMAZIOA ESKATU
3

Bideoak

Zure udalerriko naturgune eta ibilbideen balioa sustatzen dugu, modu profesionalean eta bisualki modu zirraragarrian

Bereizmen handiko kamerak, aireko hartualdietarako droneak, 360 graduko bideoak, 3D grafikoak eta kalitate handiko musika eta soinua duen edizio % 100 profesionala erabiltzen ditugu ikuslearen zentzumen-esperientzia hobetzeko, tokiak edo zerbitzuak eskaintzen dituen kokapen eta esperientzia paregabeak erakutsiz.

INFORMAZIOA ESKATU
⸻ Bideoak
3

Seinaletika

Natur-ibilbideetatik hasi eta gune historikoetara. Norabide paneletatik, infografia, panel-didaktikoak, interpretazio-paneletaraino, guztia funtzionaltasunaren eta diseinu bisualaren ikuspegitik landua.

Diseinutik hasi, fabrikaziotik pasa eta instalaziora arte, proposatzen ditugun seinaleak material ekologiko edo iraunkorrez eginda daude, denboraren eta klimaren joanari eusteko. Gainera, behar izanez gero, seinale hauen ikuskapen eta mantentze lanak ere eskaintzen ditugu.

INFORMAZIOA ESKATU
⸻ Seinaletika
4

Sare sozialak

Zure bisitariekin konektatzeko, turismo jasangarria sustatzeko eta zure herriko onena nabarmentzeko kanpaina pertsonalizatuak sortu eta emaitzen txosten zehatzak eskaintzen ditugu

Facebook eta Instagram erabiltzen ditugu turismoa sustatzeko, audientzia globaletara iristeko duten gaitasun zabalagatik, izaera bisualagatik eta segmentaziorako eta marketinerako eskaintzen dituzten tresna espezifikoengatik, ordaindutako iragarkiak direnan batez ere.

INFORMAZIOA ESKATU
⸻ Sare sozialak

Informazioa eskatu

Dudarik baduzu edo aurrekonturik eskatu nahi baldin baduzu, idatzi edo telefonoz deitu eta lehenbailehen erantzungo dizugu

943 79 42 55