1

Animazioa

Ilustrazio bat duzu eta urrats bat haratago eraman nahi duzu? Adox-en irudi estatikoak istorioak kontatzen dituzten, arreta erakartzen duten eta eragina sortzen duten pieza animatuetan bihurtzen ditugu. Sakontasuna ematen duten mugimendu sotiletatik hasita, animazio narratibo osora arte, zure ideiei erritmoa, zentzua eta estiloa emanez biziaematen diegu.

⸻ Animazioak

Zer animazio mota eskaintzen ditugu?

Sare sozialetarako ilustrazio animatuak
Eduki bisual deigarria, feed-ean nabarmentzeko, begiradak erakartzeko eta zure mezua indartzeko.

Animazio didaktikoak
Kontzeptuak azaltzeko, istorioak kontatzeko edo hezkuntza-proiektuak aberasteko ezin hobeak. Ikastetxeentzat, museoentzat, editorialentzat edo erakunde kulturalentzat egokiak.

Bideo promozionalak eta storytelling-a
Animazioa komunikazio-tresna gisa erabiltzen dugu. Zure mezua mugimenduan, nortasun eta koherentzia bisualarekin.

Neurrira egindako proiektuak
Zure beharretara egokitzen gara: 2D animazio sinpleak edo konplexuak, off ahotsarekin, musikarekin edo efektuekin. Zuk ideia ekarri; guk forma emango diogu.

Mapa hauek erreserba naturaletarako, parke nazionaletarako edo eremu babestuetarako diseinatuta egoten dira gehienetan, eta bidezidorrak, behaketa-guneak, kanpaldi-eremuak eta beste zerbitzu batzuk erakusten dituzte.

INFORMAZIOA ESKATU

Informazioa eskatu

Dudarik baduzu edo aurrekonturik eskatu nahi baldin baduzu, idatzi edo telefonoz deitu eta lehenbailehen erantzungo dizugu

943 79 42 55